Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Sarek

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urtarrilaren 3a

Lasarte-Oriako Sarek joan den abenduaren 31n egindako manifestazioa. Argazkia: Lasarte-Oriako Sare.

Sare Herritarrak manifestazio nazional bat aurrera eramango du hilaren 13an, Bilbon, 'Konponbiderako giltzak' lelopean. Lasarte-Oriako taldeak jakinarazi du autobusa antolatu duela ekintza horretara joateko; Tajamar biribilgunean jarri dute hitzordua, 14:00etan. Interesa dutenek Ilargi eta Artizar tabernetan eman behar dute izena hilaren 11 baino lehen. 

Bilboko manifestazioa 16:00etan irtengo da, La Casilla kiroldegi ataritik.