Eguerdian elkartu dira irabazleetako batzuk eta haien senideak aintzatespena jasotzeko. Epaileek kontuan izan dute jaiotzen balio artistikoa, originaltasuna, ñabardurak eta gustua.
Izenak ezagutarazi baino lehen, Jesus Mari Eguizabalek eskerrak eman dizkie bertaratutakoei eta parte hartzaileein egin duten ahaleginagatik eta originaltasunagatik. Baita posible egin duten kolaboratzaileei ere.
Jarraian, berriki Danok Kideko lehendakari izendatu duten Charo Calvok hitz egin du. Onartu du lehen aldia dela lehiaketara aurkeztutako lanak ikus dituela eta "oso polita" iruditu zaiola "herriak tradizio hau mantentzea". Lan belenitas "ez da maketa bat, eszenifikazio bat da", eta familian edo taldean egitearen garrantzia nabarmendu du.
Saridunak:
A kategoria. 6-9 urte
- Sarah, Luka eta Maddi Agote Gonzalez. 70€
- Brancussi akademiako ikasle talde bat. 50€
B kategoria. 10-13 urte
- Brancussi akademiako ikasle talde bat. 80€
- Neymar Guardino Sanchez. 60€.
C kategoria. 14-17 urte
- Markel Goenaga Barcena. 100€
- Adrian Serrano. 70€
D kategoria. 18 urtetik gora
- Ana Sanchez. 130€
- Ana Barrera. 100€
Kategoria bakoitzeko irabazleak garaikur bana jaso du, Jose Mari Telleria eta Javier Peñak egina. Gainerako partaide guztiei 15 euro eman dizkiete, jaiotza egiteagatik gastatutakoari aurre egiteko.
Lehen edo bigarren izan diren jaiotzak Muebles Azpeitia saltokiaren erakusleihoan ikusgai izango dira urtarrilaren 8a arte. Gainerakoa, berriz, San Pedro parrokian. Eurena berreskuratu nahi dutenek urtarrilaren 8an eta 9an egin beharko dute.