Partaideek aukera dute gaur eta bihar aukera dute Antonio Mercero aretora joateko, 11:00etatik 13:30era edo 17:00etatik 19:30era. 10 euro ordaindu beharko dituzte inskripzio bakoitzeko. Azken aukera San Silvestrearen egunean bertan izango dute, 10:00etatik 11:00etara, 15 euro ordainduta. Antolatzaileek gogorarazi dute 16 urtetik gorakoek soilik parte har dezaketela; ez dute onartuko gazteagorik ez eta animaliarik sartzerik edota dortsalik gabe aritzerik.
Bestalde, azpimarratu dute "funtsezkoa" dela boluntarioek lasterketa egunean egiten duten lana. Bolondres gisa aritu nahi dutenek antolatzaileekin jarri behar dute harremanetan euren webgunearen edota sare sozialen bidez.
Egitaraua
- 11:00etatik aurrera, LOZET elkartearen buruhandi eta erraldoiak.
- 11:00etatik 14:00etara, pintxo pote solidarioa Okendo plazan. Jasotako dirua Yeray Rodriguez gazteari eta bere familiari emango diote, hazteko tratamendua ordaintzen laguntzeko.
- 11:45etik 12:15era, alaitasun ekitaldia Porrotx pailazoarekin. 12:00etan haurrentzako kanpaikadak egingo dituzte.
- 12:15ean, beroketa musikatua.
- 12:30ean, lasterketaren hasiera. Irteera eman aurretik 1 zenbakidun dortsala emango diote Txema Vallesi.
- Amaitzean, sariak banatuko dituzte.