Herriko 30 familiak parte hartu dute PSE-EEren jostailu bilketa egitasmoan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 29a

Lasarte-Oriako PSE-EEk eskerrak eman dizkie bere jostailu bilketa solidarioaren egitasmoan parte hartu duten 30 familiei. Jostailu, panpin, liburu eta bestelakoak eraman dituzte herriko etxera, herritar behartsuenek jaso ditzaten. Boluntario talde bat arduratuko da banaketaz.