Buruntzaldea IKTko igerilariak, ederki Paco Sanchez sarian eta ligan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 28a

Buruntzaldea IKTko igerilari gaztetxoak Paco Sanchez Sariko podiumean. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko kideek bi hitzorduri egin zieten aurre hilaren 24an. Txikiak Paco Sanchez Sarian lehiatu ziren; helduek ligako jardunaldia izan zuten. Bietan ederki jardun ziren taldeko igerilariak. Horren reakusle, domina eta marka uzta izan zen

Urteri amaiera emateko Buruntzaldea IKTko gaztetxoek XXIII. Paco Sanchez Sarira egin zuten bidaia, Tolosara. Igeriketa taldeko 20 bat haur aritu ziren eta adinaren arabera proba ezberdinak burutu zituzten.

Benjaminek, 2015ean eta 2014an jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran. 2013an jaiotako igerilariek estilo horietako 100 metroko batean edo lau estiloetako 200 metroko proban parte hartu zuten. 2012ko eta 2011ko kirolariek aldiz, bi probatan igeri egiteko aukera izan zuten, estilo berdinetako 100 metroko proba bat edo 200 metro lau estiloetakoaren artean, aukeran.

Paco Sanchez Sarian parte hartu zuten igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Igeriketa taldeko kideetako batzuk euren jaiotze urteko lehen hiru postuetan sailkatu eta  domina eskuratu zuten:

Urrea Zilarra Brontzea
  • Kerman Miguel: 100 m bizkar.
  • Oier Azpiazu: 50 m. bular.
  • Ander Martinez: 100 m. bular.
  • Aitor Ormazabal: 100 m. tximeleta.
  • Aner Ibarguren: 50 m. bizkar.
  • Liher Albizu:  100 m. bular.
  • Oier Jauregi:
    100 m. libre eta 100 m. bizkar.
  • Leire Lopez: 50 m. bular.
  • Itxaso Iparragirre: 100 m. bular.
  • Nora Becerra: 50 m. libre.
  • Liher Albizu: 100 m. libre.

Lortutako domina sorta honetaz gain, Gipuzkoako gutxienekoak egiteko baliagarria zen lau estiloetako probako emaitza aipagarria da.  June Apeztegiak (03.56,31), Itxaso Iparragirrek (03.07,15) eta Aitor Ormazabalek (03.28,18) Gipuzkoako Txapelketarako giltza gutxienekoa lortu zuten, Iparragirrek Euskal Herrikoa ere lortu zuen.

Markak ontzen

Taldeko helduenek –19 igerilari – Neguko Ligako laugarren jardunaldian parte hartu zuten.

Guztien artean, 22 marka pertsonal ondu zituzten eta Gipuzkoa zein Euskal Herri mailako txapelketetako gutxieneko berriak ere poltsikoratu zituzten. 800 m. libre proban egindako denborekin Alba Escribanok eta Amaiur Iparragirrek Gipuzkoako Neguko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten. Mayi Gorosteguik 50 m. libre proban udako txapelketakoa egin zuen. Eta Euskal Herriko udako txapelketarako gutxieneko bat gehiago lortu zuten bai Mario Amantegik (200 m. libre) baita Oihan Matutek (800 m. libre) ere.

Neguko Ligako jardunaldia lehiatu zuten igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

 

Buruntzaldea IKTko arduradunek adierazi dutenez, " igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da ia denek hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu geratu dira denak".

Orain oporraldia dute gehienek, June Lopez, Garazi Etxeberria eta Miren Sarobe kideak izan ezik. Hilaren 29an Ordiziako Majori igerilekuan  Gabonetako Nazioarteko Sarian lehiatuko dira Buruntzakdea IKTKo hiru ordezkariak. Oporretatik itzultzean, aldiz, urtarrilaren 13an Hernaniko Sarian parte hartuko dute guztiek.