Aurrerapausoak egin izanagatik bidea egiteke dago oraindik eragile horren iritziz. "Salbuespen lege eta epaitegiek giltzarrapo izaten jarraitzen dute baina gu prest gaude aurrera egiteko, konponbidearen eta benetako bakearen aldeko konpromisoa erakutsita". Ildo horretatik, "ateak zabaltzen" segitzeko deia egin dute: "Elkarlanean jarraituz gero, euskal presoen etxera bidea gertu egon liteke; itxaropena hitza gure elkarrizketetara itzuli da".
Bilboko manifestazioarekin bat
Igande honetarako deialdiaren berri emateaz gain Sare Herritarrak urtarrilaren 13rako Bilbon antolatu duen manifestazio nazionalarekin bat egin du gure herriko taldeak. 16:00etan abiatuko da Bizkaiko hiriburua "giltzen olatu" bihurtu asmo duen ekintza.