Urtero legez, Ostadar SKTk eta Ttakun Kultur Elkarteak herritarrak Buruntza mendira igotzeko gonbita egiten diete herritarrei. Goizean zehar, San Roke baselizara hurbiltzen diren mendizaleek indarrak berreskuratzeko jakiak eta edariak izango dituzte. Hamaiketakoaz gain, dantzan egiteko aukera ere izango dute bertaraturakoek trikitixa eta pandero doinuei esker.