Greziako mugetako jazarpenari buruz hitz egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 28a

Kairos elkarteak hitzaldi bat antolatu du gaur arratsalderako, Mugetako indarkeria. Grezietako Lesvos irlan eta inguruetan errefuxiatuek bizi duten jazarpenari buruz solastuko da Leila, Legal Center Lesvos-eko kideetako bat. Saioa 18:00etan izango da Antonio Mercero aretoan.