Buruntzara igoera urteari agur esateko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 27a

Adarra, Ernio edo Gipuzkoako mendietako tontorretara igotzeko ohitura dago Urte Berri egunean; gurean, berriz, urteari amaiera ematen zaio Buruntza mendian 

Urtero legez, Ostadar SKTk eta Ttakun Kultur Elkarteak herritarrak Buruntza mendira igotzeko gonbita egiten diete herritarrei. 

Goizean zehar, San Roke baselizara hurbiltzen diren mendizaleek indarrak berreskuratzeko jakiak eta edariak izango dituzte. Hamaiketakoaz gain,  dantzan egiteko aukera ere izango dute bertaraturakoek trikitixa eta pandero doinuei esker.