Aratz Fuentes, Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 27a

Aratz Fuentes, Eguzki Goxokis Goxuarekin jokatzen.

Eguzki Areto Futbol taldeko Aratz Fuentesek Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa hasiko du gaur Euskadiko selekzioarekin batera, Gaztela-Mantxa izango dute aurrez aurre. Lasarte-Orian, aldiz, Gabonetako areto futbol txapelketa hasi da

Alcazar de San Juan herrian, Gaztela-Mantxan, B multzoko 16 eta 19 urtez azpiko lehiaketako lehen fasea jokatuko da eta herritarra gazteen mailan egongo da lehian.

Gaztela-Mantxa, Errioxa eta Balear Uharteak izango dira hurrengo egunetan euren aurkariak. Espainiako Futbol Federazioko orrialdean txapelketako jarraipen osoa egiteako aukera izango dute zaletuek, baita neurketak zuzenekoan ikustekoa ere.

Multzoko lehen bi sailkatuek azken faserako sailkapena lortuko dute. Urtarrilaren 26-28 jokatuko da lehiaketa oraindik zehaztu gabeko kokalekuan.

Gabonetako txapelketa

Michelingo kirol gunean Gabonetako areto futboleko lehen neurketak jokatu ziren atzo. Emaitzak honakoak izan ziren:

Benjamin maila Alebin maila Infantil maila
Andoain Team 6 - Superlagunak 1 Prime Club 0 - Eguzki FC24 6 Euskaldunakoak 11 - Kawasaki 2
Ausartak 5 - Okendo United 0   Los Mustangs 3 - Los Aspitos 4

Urtarrilaren 7ra arte, benjamin, alebin eta infantil mailako Gabonetako areto futbol txapelketak Maialen Chourraut kiroldegiko eta Michelin kirol guneko kantxak hartuko ditu.

Hemezortzi taldek –zortzi infantil, bost alebin eta bost benjamin–  arituko dira lehian Eguzki Areto Futbol taldearen txapelketan. Mailaren arabera, urtarrilaren 3ra arte lehen fasea jokatuko dute. Lau talde onenak sailkatuko dira azken faserako.