Ostegunean haurrek uretako festaz gozatu ahalko dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 26a

Hilaren 28an, ostegunarekin, uretako festa izango da Maialen Chourraut kiroldegian

Herriko haur eta gaztetxoek (5-12 urte bitarteko jarduera), 10:00etatik 12:00etara, puzgarri, txirrista eta bestelako gauzekin igerilekuan jolastu eta gozatzeko aukera izango dute. 

Doako jarduera izango da abonatuentzat. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, haurrek igeri egiten jakin behar dute, bakarrik sartuko baitira.