Gabonei ongietorria eman diete Albokak eta Emotiok

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 22a, 22:02

Alboka Abesbatzak eta Emotio Taldeak Eguberritako kontzertua partekatu dute ostiral arratsaldean. Bete egin da Ama Brigitarren komentuko kapera gabon kantez gozatzeko. Etxekoak aritu dira lehenengo, gonbidatuak, ondoren, eta agurtzeko, bi kanta partekatu dituzte.

Montse Latorrek zuzendutako taldeak hasi du kontzertua urteko garai hauetako ohiko zazpi abestirekin.

  • Imperayritz de la Ciutat Joyosa, Llibre Vermell de Montserrat
  • Sus, susu, sus (La Trulla), Bartolomeu Cárceres
  • Ecce Novum, Ola Gjelo
  • Birjiña maite, David Azurza
  • Bi eguberri kanta, Javier Busto
  • Love is Christmas, Sara Bareilles/ mold. J. Bremer
  • Dizidizka zeruan, Eva Ugalde

Ondoren, Debora Herrerok zuzendutako Goierriko 20 emakumek osatutako taldeak, honako errepertoria eskaini du. Hator, hator kantan, gainera, elizan bildutakoek lagundu diete. 

  • The Rose, A. McBroom/mold. K. Shaw
  • Chantez Alleluia, D. eta J. Perry
  • Ave Maria, G. Caccini/mold. D. Herrero
  • Natus est in Betlehem, X. Sarasola
  • Oi Betlehem, N. Almandoz
  • Hator, hator, J. Guridi
  • Ave Iesu, X. Sarasola

Amaitzean, Albokako bazkideen artean zozkatutako bi saskiak banatu dizkiete irabazleei, bi taldeek elkarrekin abestu aurretik. 

  • Gau Ilunak, X. Sarasola
  • Verdum Caro, Upsalako katutegia

Azkenik, lore sorta bana eman diete zuzendariei, Latorrek, gainera, gazta bat jaso du opari. Eta hala, txalo artean agurtu dituzte bertaratutakoek.