Ez dute etsiko Palestinaren aldeko borrokan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 22a, 20:09

Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Dinamikak antolatutako manifestazioarekin bat egin dute dozenaka herritarrek. Argi aldarrikatu dute estatu horretan bizi diren pertsonek bizi duten genozidioa geratu artean tinko segiko dutela gisa honetako ekintzak antolatzen. Lasarteoriatarrak kontzientziatze aldera, honako ariketa hau planteatu dute Okendo plazan irakurri duten manifestuan: "Imajina ezazue gure herria, etengabeko jazarpena jasan bitartean erabat hesituta eta itxita". Datorren asteko asteartean ekitaldi bat egingo dute plaza horretan bertan, 19:00etan, hemendik aurrerako egitasmoak zeintzuk izango diren erabakitzeko.