Gabonetako sortak banatu dituzte Rural Kutxak eta Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 22a, 13:49

Rural Kutxa bankuak eta Aterpea merkatarien elkarteak zenbait ekimen aurrera eramaten dituzte urtean zehar, euren lankidetza hitzarmenaren barruan. Urteko azkena Gabonetako produktu sorten banaketa izan da. Gaur eguerdian Kale Nagusiko 36. zenbakiko bulegoan egin dute ekitaldia eta pozarren jaso dituzte kutxak saridunek.

Lasarte-Oriako Rural Kutxako langileen izenean Leire Mateosek hitz egin du eta beste ezeren aurretik irabazleak zoriondu ditu. Horrekin batera, Aterpearekin elkarlanean antolatzen dituzten egitasmoak errepasatu ditu, hala nola, 10 euroren zozketa. Merkatarien elkartearen izenean Ramon Ormazabalek hartu du hitza eta Eguberri zoriontsuak igarotzea desiatu bertaratu diren guztiei.