Geltoki kaleko loteria administrazioan bosgarren sari bateko bost dezimo saldu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 22a, 12:29

Eguberrietako loteriako sariak iragartzen ari dira gaur goizean zehar. 57.421 zenbakia bosgarren sarietako bat izan da eta Geltoki kaleko loteria administrazioan saldu dituzte bost dezimo. Txartel horietako bakoitzagatik 6.000 euro poltsikoratuko dituzte erosleek.