Gorka Brit Gallego: "Neurketa polita izango da; kide ohien aurka arituko naiz"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 23a

Gorka Brit, Realeko beteranoekin jokatzen. Arg.: Javi Elola.

Nahiz eta Osasunan egin debuta lehen mailan, Gorka Brit (Lasarte-Oria, 1978) aurrelaria Real Sociedadeko harrobian ondu zen jokalari modura. Horregatik, 2016az geroztik, herritarra beterano mailako taldearekin ari da lanean eta Tomas Orbegozo, Michael Loinaz, Luis Perez, Diaz de Cerio, Lopez Rekarte, Miguel Fuentes edo Xabi Prieto jokalariekin jokatu ohi da

Beterano taldea Realaren lehen zein bigarren taldean jokatutako 35-65 urte bitarteko kidek osatzen dute eta astean behin biltzen dira entrenatzeko. 

Urteurren berezi edo elkartasun neurketak, torneoak... partida ezberdinetara joan ohi da beterano mailako taldea. "Eskaera dena delakoa, jokalarietako batzuk kudeaketa lanak egiten dituzte eta guztia antolatzen dute," aipatu du Britek.

Aurrelariarentzat neurketa berezia izango da gainera Realean futbolean hasi bazen ere, Ostadar SKTn amaitu zuen bere ibilbidea: "Neurketa polita izango da. Herrian eta harremana dudan taldekideen ohien aurka arituko bainaiz".