Talde urdin-beltzeko Ohorezko Erregionalak, Erregional Gorenak, Jubenil eta Kadete Ohorezko bi taldeak eta Ostadar zein Texas Lasartearrako infantilek. Michelin kirol gunean jokatuko dira horietako batzuk. Ikus kirol agenda.
Eguberrietan txapelketa ofizilik egon ez arren, Ostadar eta Texas Lasartearrako hainbat taldek laguntasun txapelketetan parte hartuko dute.
Zorte ezberdina
Hilaren 16-17ko jardunaldian, berriz, emaitza ezberdinak izan zituzten futbol taldeek.
Ostadar SKTko taldeen artean, azpimarratzekoa da Ohorezko Erregional Mailako taldeak lortutako garaipen berria. Lehen postuetan mantentzeko beharrezko puntuak lortu zituen Tolosa 4-1 irabaziz. Bestalde, kadete nesken taldeak urteko azken neurketan 0-4 galdu zuen Intxaurdiren aurka.
Texas Lasartearra CFren kasuan, kadete taldeak izan ezik, gainerakoek puntuak eskuratu zituzten euren neurketetan. I. Erregionala 2-5 nagusitu zen Intxurreren aurka. Jubenilek emaitza bera lortu zuten etxean Seguraren aurka. Kadete mailan, aldiz, Danena 3-1 nagusitu zen eta infantilek Landetxarekin bina berdindu zuten txapeldunen fasean.