Antonio Elortza belodromoan jokatu zen proba libreetako hirugarren jardunaldian, hilaren 17an, atletismo egokituko denboraldiko lehen proba izan zen, 60 metroko lasterketa.
Ostadar Inklusiko Aimar Gonzalez, Jon Mendoza eta Manex Pagola lehiatu ziren horretan eta lehenak egin zuen markarik onena (08,93)
Kilometro solidarioa
Hiru egun lehenago, hilaren 14an, Decathlon-ek antolatutako Kilometro Solidarioan parte hartu zuen Ostadar Inklusioa taldeak.
Taldeko kide Matilde, Teresa, Jon, Simon eta Mikel ekimenean partea hartzera gonbidatzen zuten jendea eta pixkanaka pixkanaka helburu ziren 200 kilometroak gainditzea lortu zuten. Horri esker, taldeko materiala berritu ahalko du Ostadar Inklusioak.
Taldeak eskerrak eman nahi dizkie "euren denbora baliotsua gure alde pedalei eragiten eman zuten guztioi".
View this post on Instagram