ESKUALDEA

Galarretan gertatutako istripu baten lekuko bila dabiltza

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 20a

Joan den azaroaren 29an ibilgailu batek bi emakume harrapatu zituen GI-3401 errepidean, goizeko 10:30ak aldera. Donostiako Ospitalera eraman zituzten bi pertsonak, zaurituta, eta hil egin zen horietako bat, 93 urtekoa. Gertatutakoa argitu nahian ari da Ertzaintza ordutik eta ezbeharraren lekuko bila. Trafikoko unitateko agenteekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943-53 91 19 telefono zenbakira deituta.

Albiste osoa, Hernaniko Kronika-n irakurgai.