Zizurkilgo Gau krosean izan zen ordezkaritzarik handiena, zortzi herritar. Lehen hamarren artean izan zen gainera horietako bat, Julen Goenaga (24.29) zortzigarren iritsi zen helmugara.
Horiez gain, Lasarte-Oria Traileko (LOTME) kide Arantxa Zapata (30.46) eta Mikel Caballero (01.21.04) Irungo Gabonetako krosa eta Gasteizeko Maratoi-erdia lehiatu zituzten, hurrenez hurren.
Txindokira irteera
LOTMEko kideek ohitura moduan urteko ibilaldiei amaiera eman diete Txindokira igotzen. Hilaren 17an, 15 lagunez osaturiko kuadrilla Larraitzetik irten zen eta inguruaz gozatuz tontorrera iritsi ziren. Jaistean indarrak berritzeko Larraitzen hamaiketako ederra egin zuten.
