LOKEko judokek dominak eta gerriko beltz berriez gain, kirolaz ere gozatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 20a

LOKEKo infantilak txapelketa lortutako garaikurrekin. Arg.: LOKE Judoa

Lasarte-Oria Kirol elkarteko (LOKE) Judo ataleko kideek hiru hitzordu izan dituzte hilaren 16an eta 17an: infatil mailako Gabonetako txapelketa, gerriko beltzeko azterketa eta judo familian ekimena

Lehen egunean, LOKEko Ibon Palomo eta taldearekin entrenatzen den Aitor De la Torre durangarrak gerriko beltzeko azterketa gainditu zuten, Donostian eta Urnietan Gabonetako infantil mailako txapelketan hainbat domina jantzi zituzten taldeko kideek.

Hurrengo egunean, aldiz, taldeko txikiek euren senideei judoa zer den irakatsi ahal izan zieten familiekin egin zen topaketan. Oiartzun, Hernani, Zarautz eta Lasarte-Oriako kirol elkarteetako kideak zein Egape eta Amassorrain ikastoletako txikiak bildu ziren Hernaniko kiroldegian; lurreko, zutikako edo judo alternatiboko ariketa ezberdinak egin zituzten.

LOKEko gerriko beltz berriak (ezkerrean) eta judo familian ekimeneko taldeetako bat. Arg.: LOKE Judoa / J. San Sebastian