Alebinak ederki jardun ziren etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 20a, 13:30

Buruntzalde IKTko alebin mailako zazpi kidek euren ligako hirugarren jardunaldiari aurre egin zioten, hilaren 16an, Maialen Chourraut kiroldegian

Lier Garmendia, Aiala Erro, June Apeztegia, Lier Garmendia, Itxaso Iparragirre, Oier Jauregi eta Aizpea Barcina igerilari gaztetxoak izan ziren lehian alebinen hitzorduan.

Saioan oinarrizko probak 200m. bizkar eta 100 m. tximeleta izan ziren adin guztietarako eta hasiberriek 50 m. bular ere egin zuten.

Guztiak gogotsu aritu ziren igerian eta maila ona erakutsi zuten euren jardunean.

Urteari amaiera emateko, hilaren 23an, Paco Sanchez Sarian parte hartuko dute taldeko txikiek. Helduek, berriz, Neguko Ligako laugarren jardunaldia izango dute, Tolosan.

Azkenik, igeriketa taldeko arduradunek euren eskerrik beroenak eman nahi dizkiete klubeko guraso eta kideei. ligako hitzorduan laguntzeagatik.

Gipuzkoako selekzioarekin entrenatzen

Bestalde, Buruntzaldea IKTko kide Ibon Elola eta Iñaki Garcia infantil mailako GITZ-ko (Gipuzkoako Igeriketako Teknifikazio Zentroa) taldearen hainbat saioetan lanean egon dira azaroan eta abenduan, Donostian.

Lehorreko zein uretako saioak egiten dituzte eta 50 metroko igerilekuan lan egiteko aukera dute.