Gogotsu atera ziren taldeak kantxara eta neurketako lehen zatia berdinketarekin amaitu zen, 33-33.
Hirugarren laurdena bi jaurtiketa hirukoitzekin amaitu zuen Oiarsok eta horrek azken hamar minutuak lauko aldearekin hastea ekarri zuen.
Talde urdin beltzeko jokalariek ez zuten amore emango eta partida berdintzea lortu zuten. Alabaina, azken hiru minutuetan urduritasunarengatik akats batzuk egin eta garaipenak alde egin zien. Pertsonaleko marratik bereganatu zuen aurkariak neurketa.
Fase aldaketa
Kadete Errendimendu taldeak ere ez zuen zorterik izan lehen faseko azken jardunaldian.
Talde urdin-beltzak 54-67 galdu zuen SaskiAxular taldearen aurka. Lehen laurdenean aldea ireki zuen Donostiako taldeak eta etxekoek ahalegindu arren, ezin izan zioten neurketari itzulia eman. Euskal Ligara igotzeko sailkapena prestatzen hasiko da orain Jonatan Reinoren taldea.