III. mailako Eguzki ISU Leihoak izan zen lehena kantxara ateratzen, hilaren 15ean. Neurketa borrokatua jokatu zuten Aldapeta Maria ikastetetxearen aurka eta 3-2 gailendu ziren etxekoak. Ikus argazki galeria.
Hurrengo egunean, taldeko txikiek eman zioten hasiera areto futbol jaialdiari. Infantilek Lauburu KE Ibarra 2010 izan zuten aurrez aurre. Neurketa hasieratik ibarratarrek euren nagusitasuna erakutsi eta 0-15 irabazi zuten.
Emaitza txarraren zaporea kentzeko, kadete taldeak garaipeko puntuak erdietsi zituen Zarautz Gran Camping taldearen aurka; 6-1 gailendu zen etxeko taldea.
Eta gazteen taldeak ere garaipen batekin eman zion amaiera egunari. Mondrate 9-2 garaitu zuen Francisco Javier Kixki Perezen taldeak.