Errugbi eskoletako txikiek ederki gozatu zuten topaketa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 19a

2023 urteari amaiera emateko, Beltzak, Zarautz, Bera-Bera, Atletico San Sebastian eta Hernaniko errugbi eskoletako 10 eta 12 urtez azpiko gaztetxoek topaketa izan zuten Michelin kirol gunean

Pausoz pauso errugbian trebatzen ari direla erakutsi zuten gaztetxoek eta zelai izoztuari aurre eginez, entseguak, lasterketak edo plakaketak egin zituzten. Amaitzean, Beltzak RTko beteranoek prestatutako hirugarren denboraz gozatu zuten guztiek.