Aitzel Iriondo lasarteoriatarra Martuteneko espetxera hurbildu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 19a

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez Lannemezango kartzelatik Martuteneko espetxera gerturatu dute Aitzel Iriondo herritarra. Hamabost urte igaro ditu Frantziar estatuan preso. 

Lannemezanen 2019tik zeraman preso lasarteoriatarrak. Horren aurretik, Moulins-Yzeure-ko kartzelan zegoen. Iriondo bisitatzera zihoazela auto istripua izan zuten bere lagun batzuek.