Udal Musika Eskolako ikasleek hilabeteotan entseatutakoa taularatu dute Eguberrietako kontzertuan, kultur etxeko auditorioko beheko solairua goraino bete duten ikus-entzuleen aurrean. Solfeoa ikasten hasi diren gaztetxoen gabon kanta batzuk abestu zituzten eta gero instrumentu ugariren txanda izan zen, hala nola, gitarra klasikoa edota pianoa.
2023 abe 18 Kultura