Liburu Baby Klubeko azken saioa egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 16a

Irakurzaletasuna sustatzeko Bookstart Euskadi programaren barruko Liburu Baby Klubeko bigarren saioa egin dute larunbat goizean Udal Liburutegian. 40 bat haurrek parte hartu dute ekimenean, gutxienez, heldu batek lagunduta. Denek dinamizatzailearekin batera irakurri, abestu eta jolastu dute. Egitasmoak 0 eta 2 urte bitarteko haurrei doako liburuak eskaintzen dizkie liburu, errima eta kantuekiko maitasuna piztu eta senideekiko lotura areagotzeko.