Anita Maravillas konpainiak Andereño txotxongilo ikuskizunaren emanaldia egin du Manuel Lekuona Kultur Etxean. Azeriak eskola bat du basoan eta animalia gutziek dute bertan beren lekua. Irakurtzen irakatsiko die, liburuek duten magiarekin liluratu, eta aske izateko hezkuntzak duen garrantzia ulerraraziko die. Hala, ardia txundituta geldituko da orri artean topatutakoarekin, etxera iristean zereginak zain baditu ere; baita kukurruku egiten ez dakien oilarra ere. Hori kostatu arren, irakurtzen aise ikasiko du.