Ia lau hamarkadako ibilbidea ixteko, agurreko birari ekin zioten urrian eta ostiral iluntzean geldialdia egin dute kultur etxean. Egin dituzten ikuskizunak gainbegiratu eta abesti arrakastatsuenak aukeratu dituzte, ikuslegoak gustukoen dituenak. Nola ez, umorearekin uztartzen joan dira emanaldian zehar eta abesteaz harago, musika sortzeko duten gaitasuna beste behin agerian utzi dute. Saio bukaeran azken urteetan laukoteko parte izan den Mikel Urreizti batu zaie.