Joseba Sarrionandia eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte Jalgiren 25. urteurrena ospatzera

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 15a, 10:09

Jalgi kafe antzokia 1998ko urtarrilaren 24ean zabaldu zuten, beraz, mende laurden bete du aurten. Tarte horretan euskararen eta euskaltzaleen bilgune izan da, baita makina bat kultur ekitaldiren gune ere. Azkena, atzo iluntzekoa: Andoni Egaña bertsolariak eta Joseba Sarrionandia idazleak makina bat gairi buruz gogoeta egin zuten ekimenera bertaratutako 50 bat ikus-entzuleekin batera. Solasaldiari ekin aurretik, Ttakun Kultur Elkarteak oroigarri bat eman zion tgaur egun taberna kudeatzen duen Ana Sarasolari.