Astelehenean irekiko dute Titare jostungintza ikastaroan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 15a

Eguberrietako programazioaren berri emateaz gain, Ttakun Kultur Elkarteak jakinarazi du datorren astelehenean zabalduko duela Titare jostungintza ikastaroan izena emateko epea, hilak 18, tokiak agortu arte. Saioak urtarrilaren 11n hasiko dira eta ostegunero izango dira, 15:30etik 17:30era, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroan. Jarduera horretan parte hartu nahi dutenek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefonora deitu beharko dute.