Palestina askatzeko eskatu dute beste behin

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 15a

Palestinaren aldeko mobilizazioa aurrera eramaman du, beste behin, Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Dinamika eragileak. Atzo arratsaldean batu ziren udaletxe zaharraren eraikinaren parean, San Pedro elizaren atarian, Genozidioa gelditu, Palestina askatu lelopean. Ordu laurdeneko kontzentrazioa egin zuten; hori amaituta, udalera sartu ziren. Ohiko udalbatzarrean erregistratutako mozioaren eztabaida zuzenean jarraitu zuten.