Realeko gazteek ezin izan dute Youth Leaguean aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 14a

Gazte mailako Real eta Inter Milan taldeen arteko norgehiagokako irudia. Arg.: Real Sociedad.

Lehen taldeak ez bezala Jon Martin herritarrak eta Real Sociedad gazte taldeak ez du UEFA Youth Leaguean aurrera egingo

Txapelketako azken neurketan Inter Milan izan zuten aurrez aurre. Martinek hamaikakoan jokatu zuen eta txuri-urdinak saiatu arren, 1-0 gailendu ziren italiarrak; Sarrek bigarren zati hasieran sartu zuen penaltia.

Realeko gazteak D multzoko azken sailkatu dira; neurketa bana irabazi eta berdindu ditu Mikel Llorentek zuzendutako taldeak eta lau galdu. Ondorioz, ez dira azken fasean izango.