Azken asteetan Palestinaren aldeko mobilizazioak aurrera eraman ditu Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Dinamika eragileak. Horren harira, bertako kideek jakinarazi dute gaurko ohiko udalbatzarrean eztabaidatua izateko mozio bat erregistratu dutela eta 18:30ean izango den saioa hasi baino ordu laurden lehenago elkarretaratze bat egingo dutela udaletxe parean. Herritarrak ekintza horretan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek.