Dotore jantzi dute datorren urteko egutegia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 14a, 11:30

Lasarte-Oria zure objektiboan lehiaketako sariak banatu ditu Lasarte-Oriako Udalak, datorren urteko egutegirako aukeratu dituzten hamabi argazkien egileak udaletxera gonbidatuta. Jon Zugastik ateratako irudi ederra eraman dute azalera: Brunet Enea parkeko kioskoa ikus daiteke, udazkeneko kolore eta argiekin. 

Epaimahai profesionala Idoia Telleria, Pedro Martinez eta Aitzol Etxegoien argazkilariek osatu dute. 124 irudiren artean hamabi onenak aukeratu behar izan dituzte, ez komeriarik gabe, hiruek nabarmendu dutelako aurkeztutako lanen kalitatea eta estiloa "oso onak" izan direla oro har. Udaleko Sozioekonomia zinegotzi Nuria Fernandezek gehitu du irudiak "politak, originalak eta dibertigarriak" izan direla eta eskerrak eman dizkie parte hartzera animatu diren guztiei.

Udalak 1.250 euro banatu ditu erosketa bonuetan. Hauek izan dira irabazleak, hilabetez hilabete: 

Izen-abizenak Hilabetea Saria
Olga Krasovska Davydova Urtarrila 100 euro erosketa bonutan
Mikel Izquierdo Berezo Otsaila 100 euro erosketa bonutan
Paula Iraola Aranzadi Martxoa 100 euro erosketa bonutan
Maria Victoria Herranz Berezo Apirila 100 euro erosketa bonutan
Shyma Isabel Castillo Mamani Maiatza 100 euro erosketa bonutan
Iñigo Gomez Bayot Ekaina 100 euro erosketa bonutan
Javier Pastor Torrens Uztaila 100 euro erosketa bonutan
Sara Etxeberria Zapirain Abuztua 100 euro erosketa bonutan
Jon Zugasti Simon Iraila eta egutegiaren portada 150 euro erosketa bonutan
Tamara Galdin Carrasco Urria 100 euro erosketa bonutan
Jose Angel Hidalgo Rico Azaroa 100 euro erosketa bonutan
Ramon Zugasti Marin Abendua 100 euro erosketa bonutan