Akuarelarekin egindako margolanak ikusgai jarri dituzte Jalgi kafe antzokian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 14a

Victoria Chernenko artista ukrainarrak hainbat margolan jarri ditu ikusgai Jalgi kafe antzokian. Akuarela teknikarekin egindakoak dira eta Lasarte-Oriako nahiz inguruko herrietako paisaia ugari erakusten ditu nagusiki.