Hastapen ikastaroa urtarrilaren 13an, larunbatarekin eskainiko da 10:00etatik 13:00etara.
Makilarik ez duten herritarrek ere parte hartu ahalko dute; taldeak makilak utziko dizkie.
Ikastaroak 20 euroko prezioa du eta izena ematea hiru bideetatik egin daiteke: ostadar@ostadarskt.eus, 943 360 433 zenbakian edo Geltoki kaleko bulegoan, 17:00etatik 19:00etara.
Ostadar Ipar martxako taldeak herritarrak animatu nahi ditu euren kirola probatzera. Gainera, lekurik gabe ez geratzeko, lehenbailehen inskribatzeko gomendioa egiten dute eta Olentzero eta Mari Domingiri eskatzeko opari aproposa dela ere nabarmendu dute.