Behin bilketa bukatuta, alderdi sozialistak Lasarte-Oriako eragile batzuei emango dizkie jostailuak, behartsuenen artean bana ditzaten.
Lasarte-Oriako PSE-EE jostailuak biltzen ari da Herriko Etxean ostiralera arte. Donazioak egin nahi dituzten herritarrek 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara joan behar dute Kalbario bideko 7. zenbakiko egoitzara. Parte hartzen duen bakoitzari txartel bat emango diote antolatzaileek, hilaren 22an oparituko duten bizikletaren zozketarako.
Behin bilketa bukatuta, alderdi sozialistak Lasarte-Oriako eragile batzuei emango dizkie jostailuak, behartsuenen artean bana ditzaten.