Izan Iñurri egitasmoak Azken galdera amari ipuin liburua aurkeztuko du, Koöl Studio-n (Uistin kalea, 15). Haurrentzat nahiz helduentzat zuzenduta dago ekimena, baina, umeak joatekotan, komeni da guraso edo bestelako ahaideren batekin bertaratzea. Aforoa mugatua denez, asistentzia formulario baten bidez baieztatzeko eskatu dute.