Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute ostegunean, udaletxe parean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 11

Azaroaren 2an Palestinaren alde egindako manifestazioa.

Azken asteetan Palestinaren aldeko mobilizazioak aurrera eraman dituzte herritar ugarik. Horren harira, jakinarazi dute osteguneko ohiko udalbatzarrean eztabaidatua izateko mozio bat erregistratu dutela eta ostegun honetan 18:30ean izango den saioa hasi baino ordu laurden lehenago elkarretaratze bat egingo dutela udaletxe parean. Herritarrak ekintza horretan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek.