Buruntzalde IKTko hamabost partaidek parte hartu zuten jardunaldian eta besteak beste, gehienek 400 m. libre probari aurre egin zioten; infantil mailako igerilarientzat proba garrantzitsua zen Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketako gutxienekoa lortzeko balio zuelako. Kirolari guztiek lehiaketei martxan hartzen ari direla erakutsi eta hemezortzi marka pertsonal ondu zituzten:
- Nora Miguelez: 400 m. libre (05.52,45) eta lau estiloetako 200 metro proba (03.12,20).
- Nille Becerra: 400 m. libre (06.02,01); proba horretako 200 metroetako pasea (02.58,72) eta lau estiloetako 200 metro proba (03.20,79).
- Iñaki García: 400 m. libre (04.36,25) eta 200 m. lau estilo (02.26,38) probak.
- Oihan Matute: 400 m. libre (04.45,19); proba horretako 200 metroetako pasea (02.21,99) eta 200 m. lau estiloetako saioko 50 m. tximeletako pasea (34,27).
- Ibon Elola: 400 m. libre (04.55,55), 200 m. bizkar (02.25,32) eta erreleboan egindako 50 m. bizkar proba (31,02).
- Kimetz de la Cruz: 400 m. libre (05.19,81) eta proba horretako 200 metroetako pasea (02.40,27).
- Laida Guerrero: 50 m. bular (52,15) eta 100 m. libre (01.29,97) probak.
- Ane Meyer: 50 m. bizkar proba (42,01).
Horien artean, Iñaki Garcia eta Ibon Elolak Euskal Herriko txapelketarako sailkapena eskuratu zuten, baita Amaiur Iparragirrek ere. Hirurek Mario Amantegi eta Oihan Matute kideekin batera otsailean izango dute lehia.
Hilaren 23an Tolosako Usabalen izango dute ligako hurrengo hitzordua.
Beste mailak
Bien bitartean beste mailako kirolariek, hala nola, alebin eta master mailako kideek lehia izango dute hilaren 16ean. Alebinek Lasarte-Orian izango dute jardunadia eta masterrek, berriz, Eibarren.
Bestalde, Nahia Zudaire taldekidea Oviedon, Asturiasen jokatuko den Mareastur Nazioarteko Openean parte hartuko du.