Ordezkari lasarteoriatarrak ere izan ditu aurtengo Durangoko Azokak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 12a

Argazkiak: TXINTXARRI aldizkaria eta Martin Anso

58. Durangoko Azokak hartu du, hilaren 6tik 10era, Landako Gunea. Euskal liburu eta disko ugariren erakusleihoak bost egunez izan ditu ateak zabalik, eta milaka bisitari eta erosle jaso ditu aurten ere. Ekoizleen artean, izan da, noski, sortzaile lasarteoriatarrik; horien guztien artean topatu ditu TXINTXARRI-k Martin Anso Txertoa argitaletxeko editorea, Aintzane Usandizaga eta Pablo Barrio idazleak, Katxiporretako kideak, eta Rukula musika taldea. Azken horrek, 'Traganarru' izeneko bere azken lana aurkezteko baliatu du ekimena. Herriko sortzaile gehiagorekin topo egin ez arren, beste lanik ere ikusi ahal izan du aldizkariak azokan, hala nola, Ane Labakaren 'Barraskiloek baino bat gehiago', Erein argitaletxearen stand-ean.