Solasaldi batekin ospatuko ditu 25 urteak Jalgi kafe antzokiak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 6a

Joseba Sarrionandia idazlea eta Andoni Egaña bertsolaria aurrez aurrez solastuko dira Jalgi kafe antzokian, hilaren 14an, 19:30etik aurrera. Taberna horrek ekitaldi horrekin ospatuko du bere 25. urtemuga, aurten bete duena. Jalgik berak eta Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ekimena doakoa da.