Hurrengo aldizkaria hilaren 15ean argitaratuko dugu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 6a

Hurrengo paperezko aldizkaria hilaren 15ean argitaratuko dugu, ostiralarekin. Bitartean, www.txintxarri.eus webgunean emango dugu Lasarte-Oriaren berri. Gogoratu orain arte kaleratutako zenbakiak atari digital horretako Prentsa atalean irakur ditzakezuela.

Eguberrien atarian etenalditxo bat egingo dugu pilak kargatu eta urte amaierara arte izango dugun lanari aurre egiteko. Zentzu horretan, hilaren 22an Eguberrietako aldizkari berezia kaleratuko dugu, eta, 29an, urtekaria, 2023an gure herrian gertatutakoa errepasatzeko.