Herriko kirolariak ederki lehiatu dira kros eta errepidean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 5a, 13:00

Gomez Margallo, Gil, Ormazabal eta Valdivia Maratoia amaitu ostean. Arg.: G. Gil, J. Ormazabal eta I. Valdivia

Irungo Hiriko Krossa, Valentziako Maratoia edo Zarauzko bikote mistoen lasterketa. Abenduko lehen asteburuan herriko kirolariak zein herriko taldeetako ordezkariak lehian izan ziren, batzuk gainera lehen postuetan sailkatu ziren

Hilaren 3an, herriko kirolariak eta herriko taldeetako ordezkariak proba ezberdinetan parte hartu zuten.

Herritar talde bat Valentziara egin zuen bidaia bertako maratoia egitera. 26.251 korrikalari iritsi ziren helmugara eta horien artean izan ziren besteak beste, Raul Gomez Margallo (02.38.26), Gorka Gil (02.42.06), Julen Ormazabal (02.52.58) edo Iñigo Valdivia (02.57.26) herritarrak.

Irungo Hiriko Krossean  hiru ordezkari egon ziren Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza, Super Amara BAT taldeko Unax Goenaga eta LOTMeko Mari Carmen Olaso. Gipuzkoako txapelketa zegoen jokoan lasterketan eta guztiek euren onean eman zuten. Sukunza 23 urtez azpiko txapeldun izan zen, 29.09 marka eginez, Olaso (16.09) bigarren M55 mailan eta Goenaga (14.26) laugarren 20 urtez azpiko kategorian.

Zarautzen, bikote mistoen lasterketa izan zen eta Lasarte-Oriako herritarrak zituzten bost bikote izan ziren proban. Horien artean, azkarrenak Oihane Martin eta Lordi Etxaondo izan ziren; 39.46an egin zuten ibilbidea.