Alderdi sozialistak jostailu bilketa solidarioa egingo du hilaren 11tik 15era

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 5a

Lasarte-Oriako PSE-EEk jostailuak bilduko ditu Herriko Etxean hilaren 11tik 15era, bi egunak barne. Donazioak egin nahi dituzten herritarrek 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara joan behar dute Kalbario bideko 7. zenbakiko egoitzara. Parte hartzen duen bakoitzari txartel bat emango diote antolatzaileek, hilaren 22an oparituko duten bizikletaren zozketarako.

Behin bilketa bukatuta, alderdi sozialistak Lasarte-Oriako eragile batzuei emango dizkie jostailuak, behartsuenen artean bana ditzaten.