2023/12/19 17:00 - 20:00

Ikastaroa

'Ikastaloa'

'Ikastaloa'
Ttakunenea elkartea (Iñigo de Loiola, 6), Lasarte-Oria

Taloak egiten ikasteko bi saio aurrera eramango ditu Ttakun Kultur Elkarteak hilaren 19an, asteartez. 17:00etatik 18:30era izango da lehenengoa, eta, bigarrena, 18:30etik 20:00etara. Biak ala biak Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola kalea, 6) burutuko dituzte. Izena eman nahi dutenek 943-37 14 48 nahiz 695 78 53 89 telefonoetara deitu edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi behar dute. Jarduera doakoa da.