San Tomas azokan postuak jartzeko aukera dute herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 5a

San Tomas azoka antolatuko du Ttakun Kultur Elkarteak hilaren 21ean, ostegunarekin, 17:00etatik aurrera. Ekimen horretan postuak jarri nahi dituztenek hilaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera: 943-37 14 48 nahiz 695 78 53 89 telefonoetara deitu edota kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, baserritar eta artisauek ere aukera izango dute euren produktuak azokan erakutsi eta saltzeko.