Ostadar SKTko Saskibaloi sailak 3x3 txapelketa berreskuratu du. Aldaketa bat dago, ordea; gaztetxo zein haurrei zuzendutako lehiaketa izango da bakarrik. Hau da, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako lehiak izango dira.
Abenduaren 30ean, goizean, batuko dira guztiak Maialen Chourraut kiroldegian saskibaloiaz gozatzera.
Izena ematea ireki da eta talde bakoitzak 15 euro ordaindu behar ditu. Ostadar Saskibaloia ataleko sare sozialetan argitaratu den formularioaren bitartez inskribatu behar dira taldeak; azken eguna abenduaren 26a izango da. Gehienez lau jokalariko taldeak onartuko ditu antolakuntzak. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 677 163 751 telefono zenbakira.